martes, septiembre 14, 2004

 

leer y disfrutar el sonido

Hotsei gorazarrePoema bat hotsen arteko ospakizuna da beti. Baina era askotako ospakizunak daudenez -jolasa, elegia, dantza…-, hots guztiek ez dute zernahitarako balio. Badira hots zaharrak, mozorrotuak, kantariak, serioak, ainguraren antzekoak, sorginduak, airearen pisua dutenak, hareaz egindako sokak txirikordatzen dutenak. Hots bakoitza esperientzia askoren enkontrua da eta ez du berdin funtzionatzen ingurune guztietan: hemen nagi ageri zaizun hotsak atseginez portatuko zaizu beste hitz haren ondoan. Hotsen hautamenak egiten du poema bat on ala txar.Hotsa, haurrentzat batez ere, esperientzia akustikoa da lehendabizi eta, ororen gainetik, belarrira heltzen da, adimenera baino askoz ere lehenago, poesia dekoratiboak dira adibiderik gorenenak.Hotsaren estetika eta hotsaren pedagogia haurtzaroan: poesia, erritmoa, musika, mnemoteknia, elipsia, tradizioa, jolasa, animismoa, psikomotrizitatea…Esperientzia poetikoa hitzez eraikia bada ere, ezin da hitzetan esplikatu, inefablea da.

Comments: Publicar un comentario

<< Home

This page is powered by Blogger. Isn't yours?